XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Arazoak sortuko dira etnografoa eta objektua harremanetan jartzen direnean.

Agian esan beharrik ez zegoen, baina azpimarratu behar da behin eta berriz ahaztu zaigunez, gauza bat dela objektua eta beste bat etnografoak objektuarekin izaten dituen hartu-emanak.

Lekuan lekuko ikerlana

Lekuan lekuko ikerlana ikertzailearen tokilana izango da. Tokilana ez da bakarrik izango leku fisiko bat, hau da, etxe bat, gela bat, artxibo bat, sail bat eta abar; baizik baita ere toki horietan objektuarekin sortzen diren hartu-emanak.

Zentzu zabalean ulertu beharko genuke kontzeptu hau.

Agian norbaitek bere buruari galdetuko dio nola bereizten den etnografoaren eta, adibidez, historialariaren lana, batez ere egungo gizartea ikertzen ari denean.

Egia esanda, mugak ez daude oso garbi zehaztuta; baldin badaude ere, azken finean biek gizakien interpretazioekin edo ekoizpenekin lan egin beharko dute.

Hala ere, batzuek mugak jarriko dituzte, berriemalearekin zuzenean harremanak izaterakoan edo idatzietako (eskrituraren bidez) paperekin izan dituzten hartu-emanen (hartu eman baino gehiago) arabera.

Bestalde, gainerako produkzioari, adibidez, eraiketa bat edo bide bat aztertzerakoan, nahiz eta berriemailearekin zuzenean harremanak ez izan, etnografia ere deituko diogu.

Ikusten den bezala muga hauek ez daude batere garbi batean irizpide bat erabiltzen dutelako eta besteetan ez.

Bereizketa hori gaindituz eta ekoizpen guztiak interpretazioak direnez, etnografo batek bi motako materialekin lan egin lezake; zuzenean berriemailearengandik jasotzen duenarekin eta horrek utzi liezaioke harekin hartu-emanak izaten, edo berriemailearen ekoizpenarekin, hau da, kultura materialarekin.

Lehendabizikoa da, batez ere, beste giza zientziengandik bereizten duena, hots, partehartzaile-behaketa.

Honek ez du esan nahi etnografia funtsean horretan oinarritzen denik, hau da, etnografia (eta zer esanik ez etnologia eta antropologia) zientzia izan dadin beste baieztapenak beharko ditu;